pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Txakurren jabeentzako formakuntza eskaintzen hasi zen Udala atzo
17
Urr
2024

Txakurren jabeentzako formakuntza eskaintzen hasi zen Udala atzo

Bi talde osatu dira, 16 txakur guztira

 

Txakurren eta herritarren elkarbizitza onena lortzeko helburuarekin formakuntza saioak jarri ditu Udalak abian. Hasiera batean talde bakarra osatu behar bazen ere, herritarren erantzuna handia izan denez, bi saio aurrera eraman behar izan dira, guztiek ikastaroan parte hartzeko aukera izan zezaten; guztira 16 txakurrek parte hartzen dute, bi taldetan banatuta. Saioak Kangune enpresaren bitartez aurrera eramaten ari dira.

“Txakurren hezkuntza garrantzizko gai bat dela uste dugu eta herritarren erantzuna ikusita behar hori ere hor dagoela antzeman da”, azaltzen du Xabi Lopez udaltzain buruak. Ikastaroa amaitzerakoan balorazio bat egingo da, etorkizunean horrelako formakuntzak egiten jarraitzeko aukera baloratzeko.

Albiste guztiak