Legazpiko Udalak dituen lehentasunen artean hondakinen sorkuntzaren prebentzioa dago, baita haien kudeaketa moduetan hobekuntzak ezartzea ere.
Ezarritako neurrien artean etxeetako biohondakinen auto-konpostaje eta auzo-konpostaje jarduerak daude.
Horien abantaila batzuk ondorengoak dira:
- Materia organikoaren zikloa ixten da, hondakinei baliabide gisa balioa emanez.
- Zikloa udalerrian bertan ixten denez, biohondakin horiekgarraiatzea ez da beharrezkoa eta tratamendu-plantetara ez da hainbeste hondakin eramaten.
- Lortutako konposta lurrean erabil daiteke ongarri moduan.
- Eragin positiboa du ingurumen mailako herritarren sentsibilizazio eta prestakuntzari dagokionez, izan ere, pertsona bakoitzak norberak sortutako hondakinaren zikloaren prozesu osoan hartzen du parte.
- Gainera, hondakinen kudeaketa modu honek onura kulturalak eta sozialak ekartzen ditu, eta herriko beste ekimen batzuekin uztartu daiteke herritarren parte hartzea sustatuz eta herri bizi bat lortuz.
Konpost-guneak erabiltzeko erregimen juridikoa eta baldintzak arautzeko udal ordenantza