LANBIDE ORIENTAZIOA ETA ENPLEGU ZENTROA
ZERBITZUAREN HELBURUA
Pertsonen lan sarbidea hobetzea, lana aurkitzea edo mantentzea galarazten duten oztopoak gainditzen laguntzeko erremintak eta baliabideak eskainiz.
NORI ZUZENDUA
Langabeak edo lana galtzeko arriskuan dauden pertsona landunak.
ESKAINTZEN DITUGUN ZERBITZUAK
-
Diagnostiko profesionala eta pertsonala:
Laneratzeko alderdi profesionalak eta pertsonalak identifikatzea eta baloratzea ahalbidetzeko elkarrizketa; alderdi horiek kontuan hartuta kokatuko da langabea lan merkatuan.
-
Laneratzeko plan pertsonala:
Enplegu bilaketari ekiteko helburuak ezarriko dira, eta jarraipen pertsonalizatua finkatuko da.
-
Motibazioa:
Beharrak identifikatzea eta balioak, jarrerak eta interesak garatzea, horien bidez pertsonen baliabide guztiak lana aurkitzeko baliatzearren.
-
Gizarte eta komunikazio arloko trebetasunak:
Langabezia egoerari aurre egin eta konpontzeko trebetasuna garatzea eta lantzea.
-
Enplegua bilatzeko teknikak:
Lan merkatua, bertan sartzeko kanalak, lana bilatzeko erremintak eta hautaketa moduak ezagutzea.
-
Aldez aurretik ekitea:
Norberaren konturako enplegua bilatzeko motibazioa.
-
Enplegu baliabideak esleitzea:
Diagnostikoaren eta laneratzeko plan pertsonalaren arabera, prestakuntzako ekintzak esleitu ahal izango zaizkie orientaturiko pertsonei.