pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

×

Abisua

The form #93 does not exist or it is not published.

Legazpiko Irisgarritasun Plan Berria

Urte asko pasa dira Legazpik lehenengo Irisgarritasun Plana idatzi zuenetik. Denbora hori igarota, gizartearen beharrizanak asko aldatu dira eta sentsibilizazio-maila handitu. Horrenbestez, plana berrikusi eta eguneratuko du udalak. 
Irisgarritasuna sustatzea legazpiar guztiek ingurune fisikoetara, produktuetara eta erabilera publikoko zerbitzuetara iristeko duten eskubidea gauzatzea besterik ez da, modu librean eta ahalik eta era autonomoenean. Horrek esan nahi du oztopo horiek ezabatzeko dauden eragozpenak eta bete beharrezko ekintzak identifikatu behar direla, hobekuntzak gauzatu ahal izateko.
Udal teknikarien nahitaezko inplikazioaz harago, herritarren eta eragileen parte hartzearekin osatu nahi da plan hori eta horretarako Udalak parte-hartze prozesu bat diseinatu du. 
 
FASEAK:
1. AURKEZPENA. 2024/7/09. Bilera irekia. Ikus dokumentua
2. DIAGNOSTIKOAREN AURKEZPENA. Data zehazteke.
3. EMAITZEN AURKEZPENA. Data zehazteke.
Irisgarritasun Unibertsaleko Plan Integrala idazteko udal honek Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren 31.025 euroko dirulaguntza lortu du.
 
Planari ekarpenen bat egin nahi badiozu, bete azpiko formularioa: