pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Kultur ekitaldiak

Urtean zehar hainbat eta hainbat kultur ekitaldi eta jarduera burutzen dira, zuzenean Udalak antolatuak batzuk eta kultur elkarteek sustaturikoak besteak, Udalarekin dituzten hitzarmen eta kontratuen bidez.
 

ERAKUSKETAK

 
 
 
 
 
Kultur Etxeko erakusketa aretoan burutzen dira hamabostero,
uztaila eta abuztua izan ezik,
arte adierazpen desberdinak eta erakusketa didaktikoak izaten dira nagusiki.
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
IKUSENTZUNEZKO EMANALDIAK
Kultur Etxeko Areto Nagusian eskaintzen dira urtarriletik apirilera eta urritik abendura bitartean hilean behin, ostiralez. Emanaldien gaiak mendia eta bidaiak izaten dira.
 
 
MUSIKA  eta arte eszenikoak dvdAN
 

Kultur Etxeko Areto Nagusian eskaintzen dira hilean behin urritik apirilera bitartean. Opera, zarzuela, balleta eta musikalak txandatzen joaten dira holabetez hilabete, eskaintzen den lanaren iraupenaren arabera saio bakarrean edo bi saiotan eskainiz. Asteazkenak izaten dira emanldi egunak, 18:30ean.

 

MUSIKA

 
 
 
 
Protagonismo berezia dute herriko musika taldeek urtean zehar eskaintzen edo antolatzen dituztenak, hala nola Santikutz Abesbatzak, Alaitasuna Errondailak, Legazpi Musika Bandak eta Goiz Deia Txistulari Taldeak.
 
Maiatzean berriz, Parrokiko Organo Zikloa antolatzen da. Legazpiko parrokiarekin elkarlanean. 3 kontzertu izaten dira, organoa protagonista dutenak.
 
Horiez gain azaroan “Azaroan Musika” ziklo berezia antolatzen da herriko eragileekin elkarlanean . Musikaren zaindaria hilabete honetan dela aintzat hartuta, asteburu bakoitzean gutxienez kontzertu bat antolatzen da, mota desberdinetak eta espazio desberdinetan egiten diren emanldiak izaten dira.
 
 

 

 

 

 

 

 

 

DANTZA

 

 
 
 
Legazpiko Ezpata Dantza dugu alor horretan bereizgarri nagusia eta maiatzaren 3an eta Mirandaola Egunean izaten da dantza hau ikusteko aukera. Horrez gain herriko bi dantza taldeek eskaini eta antolatzen dituzten ekitaldiak izaten dira urtean zehar.
 
Azpimarratzekoak apirilaren bukaerako Dantzari Txiki Eguna, maiatzean jokatzen den Gazte Mailako Aurresku Txapelketa Nagusia eta urtarrilean jokatzen den Txapelketa bereko Ligaxkako saioa.
 
Horrez gain Euskal Herritik kanpoko dantza taldeen emanaldiak antolatzen dira.
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

ZINEA

Latxartegi Aretoan eskaintzen dira urritik apirilera bitartean. Zine saioak Larunbatetan 19:00etan, Igandeetan 19:30ean eta astelehenetan, ikuslearen eguna, 19:30ean izaten dira. Igandeetan 17:00etan haurrentzako zine saioekin osatzen dira asteburuetako zine saioak. Hilean bi ostiraletan zine-klub saioak izaten dira, Legazpi Zine-Klub elkartearen ekimenez. 
 
 

LEHIAKETAK

Hauek ere herriko kultur elkarteek sustatu eta kudeatuak dira.
 
Herri Mailakoak
 
  • Gabon Irudi Lehiaketa: haurrei zuzendua, abenduan.
  • Marrazki Lehiaketa: haurrei zuzendua, maiatzean.
Irekiak
  • Estatu Mailako "Legazpi Hiria" Argazki Lehiaketa: Ekainean egiten da deialdia eta sari banaketa eta lanen erakusketa urrian izaten dira. Argizaiola sarirako baliagarri den lehiaketa dugu honako hau.
  • Legazpiko Argazki Rallya, "Batis Goikoetxea Memorial", heldu eta  haurrentzat : Iraileko igande batean izaten da, Gipuzkoako Artzain Egunean.
  • Kanpoan egin beharreko "Joxe Martin Etxeberria" Pintura  Lehiaketa: Irailaren azken aurreko larunbatean izan ohi da.
 

UZTAkale

 
Uztailean zehar burutzen den egitaraua dugu honako hau. Udaleko Herritartasun batzordeko zerbitzu desberdinen elkarlanaren fruitua da Uztakale.
 
Astearte arratsaldeetan haurrei zuzenduriko ekitaldiak antolatzen dira: jokoak, jolas parkeak, bestelakoak, ...eta asteazken, ostegun eta ostiralak adin guztietako ikus-entzuleei zuzendurikoak: ikus-entzunezko emanaldiak, aztzerkia, dantza, animazioa, musika,...
 
Herriko bi gune nagusietako espazio desberdinetan antolatzen dira ekitaldiak, txandakatuz.
"Kaleko uzta, uztailean kalean".
 

 

 

 

ASTEBURU MIKOLOGIKOA

 
 
 
Urrian burutzen da, larunbata bilketa eguna izanik eta igandean erakusketa eta dastaketa antolatzen dira . Urte askotako etenaren ondotik, Lekanazpi elkarteak kudeatzen du ekitaldia.