pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Bizigune programa

Hutsik dagoen etxebizitza bat baduzu, Bizigune da zure programa

Bizigune Etxebizitza Hutsen Programaren* helburua hutsik dauden etxebizitzak eskuratzea eta alokairu babestuaren bidez merkaturatzea da.

Programa horren bidez, erabilera soziala eman nahi zaie hutsik dauden etxebizitzei, etxebizitza duin bat arrazoizko prezioan lortu ahal izan dadin. Beren baliabide ekonomikoekin merkatu librean sartzeko aukerarik ez duten pertsonei zuzenduta dago.

Hutsik dagoen etxebizitzaren jabeak Eusko Jaurlaritzaren ALOKABIDE Sozietate Publikoaren esku uzten du etxebizitza hori usufruktu-kontratu baten bidez, ezarritako hainbat bermeren truke. Aldi berean, ALOKABIDEk ETXEBIDE Etxebizitzaren Euskal Zerbitzuan izena eman duen eskatzaile bati esleituko dio etxebizitza, eta eskatzaileak bere diru-sarreren araberako alokairu bat ordainduko dio ALOKABIDEri.

 

*«Bizigune» Etxebizitza Hutsen Programa 2013ko abenduaren 30eko EHAAn argitaratutako 2013ko abenduaren 23ko 466/2013 DEKRETUAK arautzen du.

ALOKABIDE- Bizigune programa