pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Sariak

2021 - Legazpik errekonozimendua jaso du aldaketa klimatikoan egiten duen lanagatik.

 

Klima-aldaketaren eta trantsizio energetikoaren erronkan

Legazpin egiten duen lana aitortu du Eusko Jaurlaritzak.

 

Zehazki, honako ekintza hauek nabarmendu ditu:

  • Legazpi Klima 2030 Estrategia.
  • Berotegi-efektuko gasen isurketen inbentarioen urteko kalkulua egitea.
  • Udalerrian drainatze jasangarriko sistemak aplikatzeari buruzko azterlana.
  • Herritarren sentsibilizaziorako eta partaidetzarako ekimenak.

 

 

BESTE ERREKONOZIMENDUAK:

  • 2017: Legazpik aipamen berezia jaso zuen bere Agenda 21en kalitateagatik. Udalsarea 21 Udalerrien Euskal Sareak Legazpiko Tokiko Agenda 21 Planaren planifikazio eta kudeaketa ona aitortu du, mugikortasunean, erosketa eta kontratazio publiko berdean edo kontsumo jasangarrian programatutako ekintzak abian jartzeko tresna baliagarria baita.
  • 2015Compact of Mayors. ekimenarekin bat egin zuelako errekonozimendu publikoa jaso zuen Legazpiko Udalak. Jasotako agiriak azkeneko urteetan egindako lana saritu zuen eta, era berean, udalerri mailan klima-aldaketaren aurkako borrokan etenik gabe lanean jarraitzeko hartutako konpromisoa berretsi zuen.
  • 2013: Legazpik, ‘Bidezko merkataritzaren aldeko hiria’ izendapena jaso zuen, udalerrian produktu berdeak ezagutzera emateko eta haien kontsumoa bultzatzeko egindako ekimenengatik.
  • 2012 : Urrezko tak21 saria. Udalsarea 21ek, jasangarritasunerako udalerrien euskal sareak, Legazpiko Agenda 21aren kalitatea aitortu eta saritu zuen 2012ko Urrezko tak21 saria emanez.
  • 2012: Erreka egunak 10 urte bete zituen eta Tokiko iraunkortasun saria lortu zuen Udalsarea 21etik, Hezkuntza iraunkortasunaren kategorian.
  • 2010: Udalak Ilinti elkartearekin egindako zenbait kanpainengatik, −"Legazpiko denda berdeak" eta "Pisuzko arrazoiak"− Udalsarea 21 saria jaso zuen klima-aldaketaren kategoriaren barruan.
  • 2008: III. Ekintza plana dela eta, "Tokiko iraunkortasunaren" sarietan finalista geratu zen; proiektu berritzaileen kategorian.
  • 2006: Ikuskaritza gainditu eta gero, paperaren eta energia elektrikoaren kontsumoa murriztearen ondorioz Legazpiko Udalak Ekoscan ziurtagiria jaso zuen IHOBEren eskutik. Udal bulegoari dagokion ziurtagiria eta udal lantaldeari dagokiona urtero eguneratzen dira.
  • Urte berean ospatu zen ‘Aste Berdea’ zela eta zoriondua izan zen Udala.