Helbidea | Latxartegi, 3. 20230 LEGAZPI |
Telefonoa | 943 737 202 |
Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. | |
Ordutegia |
Astelehenetik ostiralera: 9:30-20:30. Uztailean 9:00-14:00. Abuztuan itxita, Liburutegia bakarrik egoten da irekita 10:00-14:00. |
Bertan dute egoitza finkoa Arkatza Elkarteak (Marrazketa eta Pintura eskolak bertan eskaintzen ditu) eta Ikatza Argazkilari Elkarteak ere.
Udal Liburutegia (2.solairuan) eta KZgunea (1.Solairuan) ere Kultur etxean daude. Horrez gain bertan aurkituko dituzu:
Kultur Etxeko gelak erabili nahi badituzu, hemen duzu beharrezko dokumentazioa:
ERAKUSKETA ARETOA
Hamabostero egoten dira erakusketak. Egutegia osatzeko, kultura sailak antolaturikoez gain, artistek edo erakundeek ere eskatu dezakete aretoaren erabilera erakusketa jartzeko.
Erakusketen ordutegia: lanegunetan, (astelehenetik ostiralera) 17:00etatik 20:00etara.
BILERA GELA
Bertan egiten dira Gazteria, Hezkuntza, Jai eta Kultura Batzordeen bilerak. Horrez gain, egoitza finkorik ez duten talde eta elkarteek ere erabiltzen dute gela hau beren bilerak egiteko. 16 lagun har ditzake gehienez ere. Bileretarako aproposa. Kultur Etxeko ordutegi orokorra du eta edozein herritar zein taldek erabil dezake.
IKASTARO GELA
Bilera gela txiki geratzen denean, honako hau erabiltzen da lehen aipaturiko bileretarako, baina batez ere Udaleko hainbat sailek antolaturiko ikastaroetarako erabiltzen da. 30 lagun har ditzake gehienez ere. Horrez gain. zenbait ekitaldi txiki egiteko ere baliatu daiteke. Kultur Etxeko ordutegi orokorra du eta edozein herritar zein taldek erabil dezake.
ARETO NAGUSIA
Ekitaldi gune nagusia duzu honako hau. Bertan burutzen dira Opera eta Zarzuela DVDan zikloak, hileroko ikus-entzunezko emanaldiak, hitzaldiak, liburu aurkezpenak, prentsaurrekoak, eta formatu txikiko kultur ekitaldiak oro har. 80 lagun har ditzake gehienez ere.
Gehienetan ekitaldietarako erabiltzen bada ere, bilerak eta ikastaroak egiteko ere aproposa da. Kultur Etxeko ordutegi orokorra du eta edozein herritar zein taldek erabil dezake.
Eskariak , gutxienez astebete aurretik egin behar dira .