ZER DA?
Legazpiko Gazteentzako Informazio Bulegoa haur, nerabe eta gazteen intereseko gaietan espezializatutako informazio eta orientazio zerbitzua da. Legazpiko udalak zerbitzua beraien eskura jarri du dohainik.
Kalitatezko informazioa eskaintzen dugu, osoa, eguneratua, praktikoa eta erabiltzeko erraza. Gainera, intereseko izan daitekeen edozein berri ematen dugu: bekak eta diru-laguntzak, lana, enplegua, oposizioak, prestakuntza, ikastaroak, aisia eta astialdia, udako ekintzak, turismoa, lehiaketak, elkartegintza, boluntariotza, Europa, osasuna,etab.
Nerabeak eta gazteak informazioaren bilaketan prestatuko dugu, informazioa erabiltzerakoan autonomia eta zentzu kritikoa izan ditzaten. Azken batean, gizarteratzen eta norbere bizitza proiektuaren garapenean laguntza eskaini nahi dugu.
Haur, nerabe eta gazteen kezkak, eskaerak, iradokizunak, proposamenak eta ekimenak jaso eta bideratzen saiatzen gara.
Informazioa ezagutza da, partekatzen badugu, gehiago jakingo dugu eta aukera gehiago izango ditugu.
ZER ESKAINTZEN DU?
1. ARRETA ZERBITZUA
Helbidea | Ordutegia | Harremanetarako datuak |
Kultur Etxea |
Astelehenetik ostiralera 11:00-13:00
|
943 73 72 03 |
Tramitazioak egiteko:
Helbidea | Ordutegia | Harremanetarako datuak |
Kultur Etxea |
Astelehenetik ostiralera, 16:00-20:00 • Uztailean Astelehenetik ostiralera, 10:00-13:30 |
943 73 72 02 |
2. Nazioarteko txartelen INGURUKO INFORMAZIOA
- Gazte-txartela
- Nazioarteko ikasle-txartela (ISIC)
- Nazioarteko gazte-txartela GO<25 (YIIC)
- Aterpetxeetarako txartela: banakakoa, familiarra eta taldekoa
- Nazioarteko irakasle- txartela (ITIC)
3. Udako programei buruzko informazioa eta tramitazioa
4. Ikastaroen izenemateak (Aisialdiko Begirale ikastaroa, etab.)
Ikusi azken berriak: https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/gazteria/aktualitatea/berriak
Egin ezazu harpidetza Gipuzkoako buletinean: https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/gazteria/aktualitatea/buletinak