pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Mintzalaguna

Zer da mintzalaguna?

Astean behin lauzpabost laguneko taldeak elkartzen dira euskaraz hitz egiteko, lagunartean, giro atseginean. Taldeek gidari bana dute, euskaraz ongi moldatzen den norbait. Gainerako lagunak ez dute euskaraz hitz egiteko erreztasunik edo ohiturarik izaten, baina, hala ere, ordubete inguruko saioak egiten dituzte euskaraz.

 

Mintzalagunak gauza askorako balio du:

  • Euskara praktikatzeko
  • Jendea ezagutzeko
  • Euskaraz hitz egitean jariotasuna eta naturaltasuna lortzeko
  • Lagun berriak egiteko
  • Denbora tarte eder bat pasatzeko…

Informazio gehiago Tel: 843 740090, edo izena emateko:

labur.eus/legazpikomintzalagunak

 

 

Mintzalagunaren dekalogoa:

 

1. Mintzalagunaren oinarriak borondatezko parte hartzea eta errespetua dira.

2. Mintzalagun taldea ez da euskara klasea, ez dago irakaslerik. Kontua da hitz egitea.

3. Puntualtasuna zaindu.

4. Noizbait joaterik ez baduzu, abisatu zure taldekideei, ahalik eta lasterren.

Gaur egun, Whatsappa bidaltzea ez da ezer kostatzen!

5. Edozein arazo baldin baduzu (taldearekin, ordutegiarekin…) esan antolatzaileari lasai.

6. Taldea aldatzeko aukera dago, baina abisatu antolatzaileari.

7. Taldeak irekiak dira, denborarekin aldatuz joaten dira.

8. Taldera norbait berria badoa, antolatzaileari abisatu.

9. Talde batean baino gehiagotan parte hartu dezakezu.

10. Mintzalagunaren informazioa emailez iritsiko zaizu.

Ez baduzu emailik, bestelako komunikazio-bideren bat topatuko ditugu.