pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Legezko oharra

Lege erantzukizuna

LEGAZPIKO Udalak (IFK: P2005500J; helbidea: Euskal Herria plaza 1, Legazpi -Gipuzkoa- eta datuak babesteko ordezkariaren harremanetarako datuak: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.) jakinarazten du ezin duela bere gain hartu Interneteko orrian (https://www.legazpi.eus) agertutako informazioa oker, desegoki edo legez kontra erabiltzearen ondoriozko erantzukizunik.

2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduan (Datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa) eta abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan (Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa) ezarritakoaren arabera, Udalak ez du bere gain hartzen Interneteko orrietan dauden datuak edo informazioak egiazkoak, osoak, eguneratuak eta zehatzak ez izatearen ondoriozko erantzukizunik.

Udalaren Interneteko orriak Udalak kontrolatu ezin dituen hirugarrenen beste orri batzuetarako estekak (linkak) izan ditzake.Beraz, Udalak ezin du bere gain hartu hirugarrenen orrialdeetan ager daitekeen edukiaren gaineko erantzukizunik.

 

Jabetza intelektuala

Testuak, irudiak, soinuak, animazioak, softwarea eta webgune honetan sartutako gainerako edukiak erakundearen jabetzakoak dira soilik.Edozein transmisio, banaketa, lagapen, erreprodukzio, biltegiratze edo komunikazio publiko (osoa edo partziala) egiteko, Udalaren berariazko baimena beharko da.

 

Datu pertsonalak:

Era berean, Udalak webgunearen bidez eskaintzen dituen zerbitzuetako batzuetara sartzeko, datu pertsonal batzuk eman beharko dituzu.

Aurretik aipatutako legeetan ezarritakoa betez, honako hau jakinarazten dizugu:

- Inprimaki hauek betez, zure datu pertsonalak Udalaren fitxategietan sartuko dira eta tratatuko dira, zuri gure zerbitzuak eman eta eskaini ahal izateko, bai eta webgunean egiten diren hobekuntzen berri emateko ere.Web honetako zerbitzuak erabiltzean, datuak jaso ziren xederako erabiltzeko baimena ematen duzu.Xede edo helburu hori Tratamendu Jardueren Erregistroan kontsulta dezakezu, udalaren webgunean. Bertan, udalak egiten dituen tratamendu-jarduera guztiak jasotzen dira, bai eta horietako bakoitzaren legitimazio-oinarria ere, Datuak Babesteko Eerregelamendu Orokorraren 6.1 artikuluaren arabera.

 

- Webgune honetan lortutako datu pertsonalak bildu ziren helburua betetzeko behar den denboran gordeko dira, eta Udalak nahitaez bete behar duen iraunaldian.

- LEGAZPIko Udalak ez dizkie hirugarrenei lagako bere datu pertsonalak, legezko betebehar bat dagoenean ez bada.Inola ere ez zaizkie lagako Europar Batasunetik kanpoko herrialdeei.

- Halaber, jakinarazten dizugu datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, aurka egiteko, ezabatzeko, tratamendua mugatzeko eta transferitzeko eskubideak erabil ditzakezula, doan. Horretarako, dokumentu honen hasieran ageri den tratamenduaren arduradunarekin harremanetan jar zaitezke.

- Horrezaz gain, Datuak Babesteko Euskal Bulegoan erreklamazio bat aurkezteko eskubidea duzu.