GOBERNU EREDUGARRIA
Gobernu Taldeak bete eta sustatu beharko dituen printzipio zein balore etikoak eta jokabide edo jarduera arauak ezartzen ditu Udal Gobernuaren Etika eta Gobernu Onaren Kodeak.
Etika eta Gobernu Onaren kode hau esparru auto-erregulatzailea da, eta horren bidez, Gobernu Taldeko kideek horrekiko konpromisoa erakutsi behar dute, derrigorrez dagokion atxikipen konpromisoa sinatuz.
Onartu diren balore etikoak hauek dira: Ordezkaritza, Zuzentasuna, Eredugarritasuna, Zintzotasuna eta Eskuzabaltasun objektiboa, Objetibotasuna eta Bizikidetza eta Errespetua.
Onartu diren gobernu onaren printzipioak hauek dira: Gardentasuna, Eraginkortasuna eta Berrikuntza, Erantzukizuna eta Kontuak ematea, Iraunkortasuna eta Konpromiso herritarra, bertako hizkuntza eta kulturaren aniztasunaren defentsa.
Gobernu Batzordeak, Udal Gobernuaren Etika eta Gobernu Onaren Kodea, 2017ko apirilaren 24an egin zuen bileran onartu zuen.
Ikus gobernu ardura duten udal kargu publikoen etika eta gobernu onaren kodea
BATZAR EREDUGARRIA
Gobernu ardura ez duten udal kargu publikoek bete eta sustatu beharko dituen printzipio zein balore etikoak eta jokabide edo jarduera arauak ezartzen ditu Etika Kodeak.
Etika kode hau esparru auto-erregulatzailea da, eta horren bidez, gorporazio kideek horrekiko konpromisoa erakutsi behar dute, derrigorrez dagokion atxikipen konpromisoa sinatuz.
Onartu diren balore etikoak hauek dira: Ordezkaritza, Zuzentasuna, Eredugarritasuna, Zintzotasuna eta Eskuzabaltasun objektiboa, Objetibotasuna eta Bizikidetza eta Errespetua.
Udal Batzarrak, Legazpiko Udalaren Udal kargu publikoen Kode Etikoa, 2017 azaroaren 29an egin zuen bileran onartu zuen.
Ikus udal kargu publikoen etika eta gobernu onaren kodea
ENPLEGU PUBLIKO EREDUGARRIA
Enplegu publikoak bete eta sustatu beharko dituen printzipio zein balore etikoak eta jokabide edo jarduera arauak ezartzen ditu Etika Kodeak.
Udal enplegu publikoaren esparruan zerbitzu publikoaren baloreak indartzea (edo, nahi izatekotan, “herritarrenganako zerbitzu orientazioa”) udal administrazioan funtzio publikoaren instituzioak duen prestigioa eta profesionalizazioa indartzeko modu bat da, baita herritarrek beren instituzioetan duten konfiantza den balore intangible hori egonkortzeko modua ere, kasu honetan foru enplegu publikoaren bidez.
Onartu diren balore etikoak hauek dira: Zuzentasuna, Eredugarritasuna, Zintzotasuna eta Eskuzabaltasun objektiboa, Impartzialtasuna eta Objetibotasuna, Eraginkortasuna eta profesionala Eraginkortasuna eta Bizikidetza eta Errespetua.
Gobernu Batzordeak, Legazpiko Udal Enplegu Publikoaren Kode Etikoa, 2018ko urriaren 1ean egin zuen bileran onartu zuen.
Ikus enplegu publikoaren etikaren eta kudeaketa onaren kodea
KONTRATAZIO PUBLIKO EREDUGARRIA
Ikus kontratazio publikoaren Etika eta Kudeaketa Onaren kodea