Legazpi, Urretxu eta Zumarragako teknikariekin batera lantzen dugu Merkataritza alorra. Zenbait jarduera Zumarraga-Urretxu, eta Legazpiko euskara elkarteekin batera eramaten ditugu aurrera.
Harrera protokoloa
Denda edo negozio bat jartzeko asmoa duen herritarrari informazio karpeta bat ematen zaio. Bertan, zerbitzua hobetzeko euskararen garrantzia adierazteaz gain, itzulpen zerbitzuen, dirulaguntzen eta blogaren berri ere ematen zaie.
Dokumentazio guztia irakurri nahi baduzu, egin klik hemen.
Kartelak
Zerbitzua euskaraz ematen duten establezimenduetarako: Euskaraz Pozik Gainera.
Merkealdirako kartelak: Merkealdia baino lehen.
- EUSKARALDIA
Bi urtean behin hizkuntza-ohiturak aldatzeko EUSKARALDIA ariketa soziala gauzatzen da Euskal Herrian udazkenean. Ariketa prestatzeko lanketa berezia egiten da herriko merkatariekin, Euskaraldian parte har dezaten eta herrian hizkuntza-ohiturak aldatzeko ariketa ondo gauzatu eta emankorra izan dadin.