Euskarazko produktuen katalogoa
Beste zenbait udaletxerekin batera antolatzen da kanpaina hau. Abenduan eskola umeen bidez familia guztietara iristen da "Euskarazko Produktuen katalogoa". Gurasoek zehaztasun guztiekin dute merkatuan dauden produktuen informazioa, opariak erosi aurretik.
Abizenak euskal grafiaz
Informazio gehiago bake epaitegian:
Legazpi: 943 73 71 70, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
Errenta aitorpena euskaraz
Herriko zein gestoriatan egin dezaketen euskaraz ere azaltzen diegu. Gestorietan errenta aitorpenarekin zerikusia duten hiztegitxoak banatzen ditugu.
Udalarekin harremanak euskaraz
Udalarekin harremanak euskara hutsean izan nahi dituzten herritarrekin datu base bat osatu du Udalak.
Helburuak: Herritarrok ditugun hizkuntza eskubideak errespetatzea eta euskararen erabilera ziurtatzea. 18 urte gorako herritarrek erabaki dezakete.