pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Sustraiak Dantza taldearen 50. Urteurrena. Dokumental grabaketa
15
Urr
2024

Sustraiak Dantza taldearen 50. Urteurrena. Dokumental grabaketa

Urriaren 20an, igandea, ordutegi eta espazio desberdinetan, parte hartzeko deialdia

 

Datorren urtean Sustraiak Dantza Taldeak 50 urte betetzen ditu. Hori dela eta, dokumental bat prestatzen ari dira. 

 

Bertan, Sustraiak Dantza Taldean haur edota helduen taldeetan, inauteri konpartsetan, kapela dantzan eta urtero antolatzen ditugun Larrain Dantza eta San Joan Surako ikastaroetan aritutako dantzari, figurante eta musikariei parte hartzeko gonbitea luzatzen diete.

 

Grabaketa urriaren 20an, igandea, 15:00etan, Euskal Herria plazan egingo da. Grabazioan, animatzen direnek fandango, arin arina eta kalejira dantzatuko dituzte.

 

Gainera, egun horretan dantza gehiago grabatuko dituzte:

 

Agurra.

Hemen taldea sortu zuten dantzariak eta lehenengo haur taldeko dantzariak arituko dira.

Baserritar jantziarekin dantzatuko da, eta grabaketa Olazabal Institutuan izango da.

Ordua: 13:30.

 

Txapelketa.

Hemen Aurresku eta soinu-zaharren txapelketa ezberdinetan aritu direnak dantzatuko dute.

Baserritar jantziarekin dantzatuko dute, eta grabazioa Azokan izango da.

Ordua: 12:30

 

Zortzikoa.

Hemen gure ikastaroetan aritu direnak dantzatuko dute (Inauteriak, Larrain Dantza, kapela dantza, San Juan Sua).

Kalez jantzita dantzatuko dute, eta grabazioa Kale Nagusian izango da.

Ordua: 16:30

 

Grabaketetarako dantzak prestatzeko entseguak astelehen, asteazken eta ostegunetan izango dira, arratsaldeko 8:15etatik aurrera.

 

Zalantzarik izanez gero, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzi, edo taldeko kideren batekin harremanetan jarri.

 

Animatu eta azaldu!!!

Albiste guztiak