Honakoa izango dugu aurtengo Azaroan Musika Zikloko azken emanaldia,
eta jai giroan amaituko dugu, Kuttune taldearen kontzertuarekin.
Uda oparoa izan du taldeak, euskal herriko jai nagusienetan arrakastaz aritu baita.
Taldeak euskal musikaren erroen eta hurbileko kulturen inguruko ibilbidea egingo digu, urrunagotik datozen beste soinu batzuen oihartzunekin...
Kuttune susperraldian dagoen folk taldea da, 9 lagunez osatua, Nerea Quincoces perkusionista eta abeslariak zuzenduta.
Kuttune fusioa da, herri musika eta beste folkloreekiko anaitasun kulturala; batik bat Afrika mendebaldeko, ekialde-ertaineko zein latinoamerikakoarekin.
FITXA ARTISTIKOA
NEREA QUINCOCES - Ahotsa, perkusioa, konponketak eta zuzendaritza
CHARLIE SANTIAGO - Ahotsa
IRENE GIL - Txirula eta ahotsak
AINGERU TORRE - Saxo tenorra
PABLO DÁVILA - Klarineteak eta alboka
JORDI ARCUSA - Baxu elektrikoa eta konponketak
TANIA LOZA - Pianoa eta ahotsak
PABLO BUENO - Gitarra eta ahotsak
UNAI OLABARRI - Bateria
Emanaldia doakoa izango da eta aretoko ateak 19:30ean irekiko dira.