Urtarriletik aurrera berrikuntzekin datoz Bikuña kiroldegian. Zumba ikastaroan saio berriak eskainiko dira goizetan eta helduen igeriketa ikastaro berriak ere izango ditugu.
Zumbari dagokionez, astelehena eta asteazkenetan 9:15etatik 10:15etara izango dira klaseak, hauek urtarrilaren 8an hasi eta uztaila bitartean aurrera eramango direlarik. Interesa dutenek kiroldegira gerturatu edo bertako harreran zuzenean ere egiteko aukera dute.
Igeriketa ikastaroen inguruan, bi izango dira berrikuntzak:
- Hastapena
- Hobekuntza
Bi kasuetan urtarrilaren 7tik martxoaren 31ra arte aurrera eramango dira. Talde kopuru minimoa 10 pertsona eta maximoa 12koa izango da. Interesatutakoak kiroldegira deitu edo harrerara gerturatzea izena emateko.
HASTAPENA. Bi talde eskaintzen dira astearte eta ostegunetan (plaza minimoak betetzen badira).
- Hastapena 1: 19:30etatik 20:15etara
- Hastapena 2: 20:15etatik 21:00etara
HOBEKUNTZA. Honetan ere bi talde eskaintzen dira astelehen eta asteazkenetan (plaza minimoak betetzen badira)
- Hobekuntza 1: 19:30etatik 20:15etara
- Hobekuntza 2: 20:15etatik 21:00etara