2024a urtean zehar 1.029 intzidentzia jaso zituen Legazpiko Udalak, hauetako gehienak herritarrek helarazitakoak. Intzidentzia horiek orohar kaleko konponketa txikiekin, garbiketarekin eta espazio berdeen mantentzearekin izan dute harremana. Jasotako horietatik guztietatik 808 konpondu ziren, 158k konpontzeke jarraitzen dute eta 63 ezetsi ziren. Guztira, 2023an jasotakoekin konparatuta, kopuru hori %57 altuagoa izan da.
Intzidentzia horietako gehienak udal brigadak konpondu zituen, baina beste batzuetarako makina bidezko kale garbiketa eta lorezaintza enpresen laguntza ere izan zuen.
Udal brigadak intzidentzia horiek konpontzeaz gain, espazio publikoa eta mendiak hobetzeko jarduketak ere egiten ditu, eta kaleen garbiketan, aurrera eramaten diren ekintzen muntaketan eta instalazio publikoen mantenuan aritzen da, besteak beste.