pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Ikastetxeetan aurkezpen saioak hezkuntza eskaintzaren berri emateko
27
Urt
2025

Ikastetxeetan aurkezpen saioak hezkuntza eskaintzaren berri emateko

Otsailaren 3tik 14ra bitartean izena emateko epea zabalduko da

 

 

Datozen egunetan zehazki, otsailaren 3tik 14ra bitartean izena emateko epea eta, ondoren, matrikulazioa irekiko da, 2025-2026 ikasturtean Haur, Lehen eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publiko nahiz itunduetan ikasi nahi dutenentzat.

Hori dela eta, datorren astean herriko ikastetxeek beraien hezkuntza eskaintzaren berri emateko aurkezpen-saioak egingo dituzte:

 

  • Domingo Agirre Eskola Publikoa:

otsailak 1, larunbata, 11:00etan,

Arantzazu Haur Hezkuntzako geletan (Laubide auzoa, 11).

 

  • Haztegi Ikastola:

urtarrilak 28, 17:30ean eta urtarrilak 29, 17:30ean (euskaraz)

eta urtarrilak 29, 10:00etan eta urtarrilak 30, 17:30ean (gazteleraz).

Saio guztiak Latxartegi Haur Hezkuntzako geletan izango dira (Latxartegi kalea,4-5).

 

Bestalde, aurreko egunetan Udalak 2 urteko eta 12 urteko seme-alabak dituzten familiei Bizikidetza-ziurtagiria igorri die, beharrezkoa izango baita erabakitzen duten ikastetxean izena emateko. Horren helburua da, herritarrei dokumentazio hori ematea, udal-bulegoetara joan beharrik gabe.

Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza sistemari buruzko informazioa ikusi, hainbat hizkuntzatan

Albiste guztiak