pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Legazpiko Udalak "aktiBATU" Orientazio Zerbitzua martxan jarri du
30
Urt
2025

Legazpiko Udalak "aktiBATU" Orientazio Zerbitzua martxan jarri du

Erabat doakoa da eta edozein herritarri zuzenduta dago, bizitza aktiboago baterako urratsa emateko helburuarekin

 
Legazpiko Udalak "aktiBATU" izeneko orientazio zerbitzu berria abian jarri du, herritarren artean bizi-ohitura aktibo eta osasuntsuak sustatzeko. Zerbitzu hau erabat doakoa da eta Legazpiko herritar guztiei dago zuzenduta, adin, gaitasun edo egoera pertsonala edozein dela ere. Zerbitzuaren aurkezpena atzo aurrera eraman zen Legazpiko Udaletxean, bertan herriko alkatea den Eric Galvez; Josu Galilea, kirol zinegotzia; Athloneko Kirol Orientazio Zerbitzuko Arduraduna den Maialen Alkorta; eta AktiBATU Legazpiko Orientatzailea den Mikel Aramendiak parte hartu zuten.
 
“Legazpiko Udalak herritarrekin hartu dituen konpromezuen artean hauen osasuna zaintzea dugu eta honen baitan jarri du zerbitzu berri hau martxan”, azaltzen zuen Eric Galvez alkateak. "AktiBATU" zerbitzuaren helburu nagusia herritarrak bizitza sedentariotik atera eta modu aktiboagoan parte hartzera bultzatzea. Horretarako, Jarduera Fisikoaren Orientazio Zerbitzuak pertsona bakoitzaren behar eta lehentasunetan oinarritutako aholkularitza eskainiko du. “Herriko kirol klubetan azaldutako kezketatik abiatuta, haur eta nerabeen kirol ohituren ingurukoak, gaiaren lanketa sakona egin da udalean teknikari eta langile desberdinekin, herrian dauden erronkak finkatu eta zerbitzua ahalik eta eraginkorrena izateko. Gizarte Zentroa eta Osasun Zentroarekin ere bilerak aurrera eraman dira eta azken honetan bereziki jasotako erantzuna benetan positiboa izan da”, azaltzen zuen Josu Galilea kirol zinegotziak.
 
“AktiBATU” Zerbitzua erabiltzen dutenek jarduera programa pertsonalizatu bat jasoko dute, eta horren jarraipena egiteko laguntza izango dute. Zerbitzua DOAKOA da eta edozein legazpiarrak hau erabiltzeko aukera izango du. Zerbitzuaren inguruko azalpen guztiak Athloneko Kirol Orientazio Zerbitzuko Arduraduna den Maialen Alkortak eta AktiBATU Legazpiko Orientatzailea den Mikel Aramendiak eman zituzten.
 
Zerbitzua erabiltzeko nola egin?
Zerbitzua erabiltzeko lehenengo urratsa hitzordua eskatzea da. Horretarako, deitu edo idatzi:
Emaila: aktibatu@legazpi.eus
Telefonoa: 747 496 604
 
Ordutegiak:
Asteartea: 14:00 - 18:00
Osteguna: 9:00 - 13:00
 
Zergatik "aktiBATU"?
Bizitza aktiboa hasteko lehen pausoa emateko aukera bikaina da. Orientatzaileek zure interes eta beharrak kontuan hartuta, bizitza aktiboago baterako bidea proposatuko dute. Zure osasuna eta ongizatea hobetzeko laguntza pertsonalizatua izango duzu.
 
Animatu eta parte hartu "aktiBATU" orientazio zerbitzuan! Bizitza aktiboa zure eskura dago.
 

INFORMAZIO GUZTIA HEMEN

jfoz legazpi
 

Albiste guztiak