pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Euskadiko Judo Txapelketak lau legazpiar izango ditu otsailaren 8an
29
Urt
2025

Euskadiko Judo Txapelketak lau legazpiar izango ditu otsailaren 8an

Endika Pérez de Arenazak urrea lortu zuen joan den igandeko Gipuzkoako Txapelketan    

 

Pasa den igandean, otsailaren 26an, Gipuzkoako Judo Junior Txapelketa ospatu zen Urnietako Udal Kiroldegian. Bost legazpiarrek hartu zuten parte eta emaitza bikainak lortu zituzten:   

 

  • ENDIKA PEREZ de ARENAZA - URREA M-81Kg         
  • ANDERSON ROSARIO - ZILARRA M-90Kg      
  • XABIER PARRA - 5. postua M-73Kg   
  • IBAI GIL eta UNAX PEREIRA, parte hartzaile 

Gipuzkoako Judo Txapelketa denboraldiko lehen txapelketa ofiziala izan da. Talde legazpiarra indartsu hasi da emaitza onekin eta hurrengoen gogokin. Alebinak, Infantilak eta Kadeteak otsailean hasiko dira euren lehiaketekin, "kadeteak indartsuenak dira eta klubean lehiaketa mailan emaitza onak lortzeko itxaropen handiena dugu", azaldu du Asier Berasategui Klubeko entrenatzaileak.                


Euskadiko Txapelketa
Hurrengo hitzordua otsailaren 8an izango da, Urnietako Udal Kiroldegian. Bertan Euskadiko Judo Junior Txapelketa burutuko da eta lau legazpiarrek parte hartuko dute: Endika Pérez de Arenaza, Xabier Parra, Ibai Gil eta Unax Pereira. Anderson Rosariok ezin izango du parte hartu lesio baten ondorioz.    


Hurrengo urratsak    
Teknifikazioari dagokionez, Unax Pereirak laster egingo dio aurre bere graduko azterketari, gerriko beltzari, otsailaren 15ean. Berasateguik dio denboraldi honetan kluba oso osasun egoera onean dagoela eta gazteak zein helduak hartzen jarraitu ahal izatea espero dutela Judoa, Jiu JItsu edo Defentsa pertsonala egiten hasteko edo jarraitzeko.

Albiste guztiak