Gaurkoan mendia eta parapentea uztartzen dituen abentura bat aurkezten dizuegu: Baltoro oinez eta hegan.
Abentura honetan Marron alpinista ezagunak eta Mattinek Baltoro glaziarra oinez eta hegan gurutzatzen dute, Askoletik hasi eta Hushe herriraino Karakorumen bihotzean, Pakistanen. Bidean hegaldi ikusgarriak egingo dituzte Trango dorreak eta Laila Peak inguratuz besteak beste. Aurkezpen eta azalpen labur bat (20'), bideoaren proiekzioa (30') eta galderentzako tartea (10'), guztira ordubeteko emanaldia proposatu nahi nizueke.
Emanaldia euskaraz izango da, baina bideoa gaztelerazko azpituluekin eskainiko da.
Egileak: Mattin Iñiguez Ormazabal eta Jose Ramon Agirre “Marron”.