pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

TEK Legazpi, Tokiko Energia Komunitatean sartzeko azken egunak!
22
Urt
2025

TEK Legazpi, Tokiko Energia Komunitatean sartzeko azken egunak!

Izena emateko epea urtarrilaren 31n amaitzen da!

 

Legazpiko 140 etxe eta establezimendu inguru daude jada ekimen iraunkor eta ekonomiko honetan izena emanda. Oraindik ere badaude plazak, baina mugatuak dira.Izena emateko epea urtarrilaren 31n amaitzen da!

Izena eman 

Legazpiko Tokiko Energia Komunitateak, TEK Legazpik, energia kontsumo jasangarriagoko eredu berri bat bultzatzen du. Udal eraikin batzuetan instalatuta egongo diren eguzki plakei esker, Legazpin sortutako energia % 100 berriztagarria eskuratu ahal izango da, baita fakturan aurrezteko aukera ere, etxebizitzetan edo dendetan obrarik egin gabe.

 

Bikuña Kiroldegiko eguzki plakak eskuragarri daude, CEIDAkoak aste honetan hasiko dira instalatzen eta Domingo Agirre eskolako kantxakoak otsailean jarriko dira. Aurreikuspenen arabera, TEK Legazpi urte honen erdialdean martxan egongo da.

Informazio guztia 

Nola parte hartu TEK Legazpin

Energia-komunitatearen parte izan daiteke 50 euroko sarrera-kuota ordainduz eta partaidetza bakoitzeko 8 euroko hileko ordainketa txiki bat eginez. Zure udalerrian bertan sortutako eguzki-energia eskuratzeko aukera emango dizu, zure kontsumoaren zati bat estaltzeko, hau da, KM0 energia, Legazpi udalerri jasangarriago bihurtuz.

Izena emateko, gure web orrian dagoen formularioa erabil daiteke: www.comunidadenergeticalocal.eu/proyectos/legazpi/

Edo, nahiago izanez gero, harremanetan jartzeko bi modu daude: batetik, 900 859 695 telefonora DOAN deituz astelehenetik ostiralera 10:00etatik 18:00etara, edo, beste alde batetik, udaletxean dagoen informazio gunera hurbilduz 7: 30etik 15:00etara, astelehenetik ostiralera.

 

Iraunkortasuna eta ongizate kolektiboa sustatzen dituen proiektu batekin bat egiteko unea da.

 

Albiste guztiak