Otsailak 4, asteartea(Kursaal Auditorioa, 19:00)
Doako autobuserako eta ordu gazterako izen emateko azken eguna: urtarrilak 29
"La Traviata", Verdi
Perry So, musika zuzendaria
Nina Minasyan, Santiago Ballerini, Juan Jesús Rodríguez, Andrea Jiménez...
Orquesta Sinfónica de Navarra
Coro de AGAO
(Kontzertu dramatizatu bertsioan)
Kontzertu dramatizatu bertsioan eskainiko den "La Traviata"-ren melodiak denok ezagutzen ditugu eta, zinez, drama bat da, baina baita bizitzari, desioari, maitasunari eta emozioari egindako kantua ere. Verdiren lanetan espezializatutako soprano nabarmenenetakoa den Nina Minasyanek interpretatuko du, besteak beste, hemeretzigarren mendeko drama hau.
Interesdunek Kursaal Elkarguneko web orria bitarteko dela erosi beharko dute kontzerturako sarrera
AUTOBUSEAN TOKIA HARTZEKO
Behin sarrera erosita, interesdunek, nahitaez, euren autobuseko tokia erreserbatu beharko dute:
Kultur Etxeko Harreran edo
Tel.: 943 737202 / kultura@legazpi.eus
Autobusa hartzeko tokia eta ordua:
Legazpi: Saturnino Telleria errotondako autobus-geltokitik (17:45)
Ordu Gaztea/Langabetuak:langabetuek eta 30 urtetik beherako interesdunek, sarrerak 3 euroko prezioan erosi ahal izango dituzte. Horretarako sarrera (autobuseko tokia bezalaxe) erreserbatzea ezinbestekoa izango da (Legazpi: 943737202). Behin beharrezko erreserbak eginda, kontzertu/ikuskizuneko egunean bertan, interesduna Kursaaleko leihatilara gerturatu beharko da eta bere adina (Ordu Gaztea) edo lan egoera (Langabetuak) egiaztatu ondoren, sarrera ordaindu (sarrera hauen kokapena egun horretan leihatilan erabilgarri dauden sarreren araberakoa izango da).
Izena emateko azken eguna(autobusa/ Ordu Gaztea): urtarrilaren 29a.
OHARRA:
Gutxienez 15 pertsonako talde bat ez bada osatzen, eskaintza bertan behera utziko dugu (erositako sarreren dirua bueltatuko da hori gertatuz gero).
Kursaal Elkarguneko web orria bitarteko dela erosi beharko dute kontzerturako sarrera