pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Udalak herritarrek dituzten kezkak jaso eta kudeatzeko prest dagoela gogoratzen du
19
Abe
2024

Udalak herritarrek dituzten kezkak jaso eta kudeatzeko prest dagoela gogoratzen du

S.Martin eta S.Inazioko sinadura bilketen ordezkariekin elkartu da. 2025ean zehar auzo guztietara gerturatuko da, Kudeaketa Planean jasota dagoen bezala

 

Azken egunetan komunikabideen bitartez San Martin eta San Inazioko bizilagunen sinadura bilketaren berri izan du Udalak. Ekimena aurrera eramaten ari diren herritarrekin elkartu ondoren, hauen kezkak zuzenean ezagutzeko aukera izan du alkatetzak. Esan beharra dago eskatzen diren konponketa/garbiketa hauetako gehienak egin beharrekoen zerrendan planifikatuta zituela Udalak dagoeneko. Sinadurak biltzeko ekimena errespetatzen badugu ere, gogoratu nahi dugu herritarren batek kexa edo iradokizun bat jartzen duenean, ahalik eta azkarren ematen zaiola erantzuna, eta kasu honetan lehenengo pauso hau emanda ez zegoenez, sinadura bilketaren berri izan ondoren eman zaie.

 Hala ere,  Udalak gogoratu nahi du eskakizunak, kexak edota iradokizunak aurkezteko bide zuzena badugula herrian, hau da, web orriko edota LegazpiON aplikazioko “idatzi udalari” atalean sartuta edo zuzenean udaletxera gerturatuz egiteko aukera dago. Aldi berean ere zinegotzi edo alkatearekin zuzenean hitz egin nahi izanez gero, udaletxera deitu eta hitzordua eskatu besterik ez dago; bertaratzea ezinezkoa denean, alkatea etxeetara ere gerturatzen dela. Herritar baten ahotsarekin nahikoa da hobekuntzak planteatzeko edo arazoak ezagutarazteko, garrantzi berdina ematen bazaio pertsona bakar batek planteatzen duen hobekuntzari edo sinadurak biltzen planteatzen direnei.

 

Herritarrekin hartu emanak

Legazpiko Udalak Eraiki dezagun Legazpi ekimena aurrera eraman zuenetik urte bete igaro da, bertan ekarpen ugari jaso eta herritarrei honen inguruko erantzun bat  eman ondoren, lan ugari aurrera eraman edota aztertu direlarik. Urtarrilean ekimen honen balantzea ezagutzera emango du Udalak, eta herritarren nahiak, zalantzak eta ardurak zeintzuk diren ezagutzen jarraitzeko asmoarekin lanean jarraituko du, uztailean onartu genuen Kudeaketa Planean aurkeztu bezala.

 Horrela, lehenengo ekimen honetan herritarren iradokizunak entzun eta irtenbideak bilatzen saiatu ondoren, bigarren ekimen bat aurrera eramango du Udaleko hirigintza sailak datorren 2025ean. Ekimen honetan, hirigintza saileko arduradunek herriko auzo guztiak bisitatuko dituzte zuzenean herritarrek izan ditzazketen ekarpenak jasotzeko. Bisita hauen plangintza urtarrilean jakinaraziko da baina aurreratzearren, hilabetero auzo bat bisitatzeko intentzioa dago, lekuan bertan ekarpenak jasotzeaz gain, dauden kezkak ere aztertuko direlarik. Hartu eman hauetan eskuratzen den informazio honekin guztiarekin, auzoen diagnostiko bat burutuko da, hobekuntza aukerak kokatu eta aztertuz, ondoren hauek aurrera eraman ahal izateko plangintza bat eginez.

 

Hartu emanak eta diagnostikoa egin bitartean, herrian zehar egin beharreko lan desberdinak burutzen jarraituko du Udalak, konponketak, berrikuntzak edota bestelakoak barne.

Albiste guztiak