pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Lehenengo udalbatza demokratikoa

 

Legazpiko Udaleko udalbatzaren Osoko bilkurak:

 

1. Euren ideia demokratikoak defendatzeagatik ondorio latzak, ekonomikoak eta edozein motatakoak zuzenean jasan zituztenen adorea eta atsekabea aitortu nahi du jendaurrean.

 

2. Memoria historikoa berreskura dadila eskatzen du, jasandako bidegabekeriak eta sakrifizioak onartuz, ahaztuak izan ez daitezen.

 

3. Omenaldi bat eskaintzea erabaki du, bere egunean askatasunaren eta demokraziaren defentsan gailendu ziren eta gerra garaian eta frankismoaren lehenengo urteetan arrazoi horregatik sufritu zuten pertsona horiek oroitzeko eta omentzeko.

 

Orain dela 80 urte, Espainiako Bigarren Errepublikaren garaian, lehen udalbatza demokratikoa aukeratu zen 1933ko hauteskundeetan. Hori dela eta, Legazpiko udalak urte hartako eta aurreko udalbatza omendu nahi ditu: batetik, 1931n herrian aukeratu eta onartu zen korporazioa eta, bestetik, 1933an hauteskundeetatik sortu zena.

 

Erakunde honen aitortza udalbatza haiek babestu zituzten lider politikoei eta arduradunei (elkarte politiko, sindikal eta sozialak) ere luzatu nahi diegu.

 

Lehenengo udalbatzaren sorrera:

 

  • Ez ziren udal hauteskunderik egin eta, 1907ko Hauteskunde Legearen 29. artikuluak zioenaren arabera, 1931ko apirilaren 5ean aurkeztu zen hautagaien zerrenda bakarra izendatu zen.

 

  • Alderdi desberdinen artean lortutako adostasunetik atera zen: Daniel Aranguren Mendizabal (alkate nazionalista) eta honako zinegotziak:: Cayetano Elorza Agirre, Avelino Ciaran Apaolaza, Domingo Iñurritegi Inza, Justo Urzelai Zabaleta, Jose Maria Agirrezabal Etxeberria, Valentin Agirrezabal Guridi, Jose Aztiria Inza eta Anselmo Zabaleta Guridi.

 

  • 1931ko apirilaren 17an eratu zen.

 

  • 21 hilabete udalbatzaren buru izan eta gero, 1932ko dekretu baten aginduz, udalbatza horrek dimititu eta, aurrerantzean, kudeaketa-batzorde batek gobernatu zuen.

 

Bigarren batzordearen sorrera:

 

  • 1933ko urtarrilean batzordea eratu zen, buru Maria Iciar Arana Iraola izan zen, gaurdaino Udal hau gobernatu duen lehenengo alkate andrea.

 

  • Apirilaren 23an aukeratu zituen lehen aldiz bere ordezkariak hauteskunde batzuetan.

 

  • Bigarren udalbatza hau maiatzaren 10ean eratu zen eta hauek osatu zuten: Ubaldo Segura Makibar, alkate nazionalista, Eugenio Elorza Guridi, zinegotzia eta alkatea Ubaldo Segura Makibarrek bere kargua utzi eta gero eta zinegotzi hauek: Juan Mantxola Agirre, Julian Ojanguren Etxeberria, Jose Aztiria Inza, Jose Mari Agirrezabal Etxeberria, Isidro Olabide Zangitu, Anselmo Zabaleta Urzelai eta Domingo Iñurritegi Inza.

 

Bi udalbatza horien lanarekin batera haiek babestu zuten arduradun politikoen lana azpimarratu eta aintzat hartu nahi dugu:

 

Catalina Segura Makibar, Eugenia Segura Makibar, Justo Andueza Ugarte, Leandro Makibar Guerra, Juan Maria Mugica Elkoroiribe, Juan Iturbe Apaolaza, Bonifacio Landa Guridi, Felix Makibar Arrillaga, Estanislao Gisasola Artamendi, Sebastian Alustiza Agirre, Nicolas Alustiza Agirre, Fausto Alustiza Agirre, Pablo Lopez de Gereñu Elorza, Aurelio Garate Albizu, Elias Mendinueta Flores, Eduardo Mendinueta Flores, Antonio Mendinueta Flores, Hipolito Sarasola Odria, Carlos Amilibia Martinez de Osaba, Antonio Julian Elorza Mugica, Juan Manuel Ibarguren Pagola, Julian Agirre Gaston, Bernardo Legorburu Iñurritegi, Jesus Madina Alonso, Juan Jose Zabaleta Idigoras, Isidro Zangitu Arzuaga, Facundo Urzelai Elorza, Luis Biteri Larrea, Segundo Viteri Larrea, Encarna Mendia Zufiria, Segundo Azurmendi Arrondo, Jose Arzuaga Etxezarreta, Jose Antonio Aztiria Mendizabal, Tomas Telleria Zabaleta , Maria Etxeberria Murguiondo eta Blas Romaratezabala Gaztañaga.

 

Agian baten bat geratu zaigu aipatu gabe eta, hala izan bada, barkamena eskatzen dugu. Beraientzat ere bada gure gaurko omenaldi hau.

 

Ez ziren ez, garai errazak; 1936ko gerraren eta ondoren etorri zen diktadura militarraren ondorioz gaur hemen omentzen ditugun pertsona horiek eta haien familiakoek jazarpen ugari jasan behar izan zituzten: erbesteratzea. Gerra ondoren, bidezko eta berdintasunezko gizarte baten alde borrokatu zuten eta beste batzuk euskal burujabetasuna lortzeko prozesuaren alde egin zuten. Gerrarekin, belaunaldi hori ahaztua izan da.

 

3Txiki 17Txiki

18Txiki

75Txiki

 

                                   

Attachments:
Download this file (Udalbatza Demokratikoa.pdf)Udalbatza demokratikoaren kronikak[Hitza egunkarian][2013-10-3]1119 kB
Download this file (Ines Ibargurenen hitzaldia..pdf)Ines Ibargurenen hitzaldia[Juan Manuel Ibargurenen alaba][2013-09-27]11 kB