Gabonak gerturatzearekin batera herriko musika taldeek garaiari dagozkion emanaldiak eskaintzen dituzte urtero. Errondailak hasitako bideari, Txistulariek, Abesbatzak eta Legazpi Musika bandak emango diote jarraipena.
Hiru elkarteek abenduaren 22an eskainiko dituzte beren emanaldiak,
Txistulariek Kale Nagusian 13:00etan eta Abesbatza eta Musika Banda elkarrekin arituko dira, azken urteotan egin izan duten moduan, 19:00etan Legazpiko Parrokian.
Santikutz Abesbatzak eta Legazpi Musika Bandak, Doinua Musika Eskolako Abesbatzak eta Oier Gaston Zumarragako Organojolea izango dituzte lagun, eta beraiek emanaldiek irekiko dute Parrokiko kontzertua.