pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Nerea Elustondo Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalean
07
Abe
2024

Nerea Elustondo Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalean

Abenduaren 14an, larunbata, 17:00etan Donostiako Ilunben

 

Bertsozale Elkarteak, 1991n antolatu zuen lehen aldiz Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa, aurrez Euskaltzaindiak gauzatua. Lau urtetik behin egiten da.

1959an du aurrekaria baina 67an bere bidea etenda, 1991n abiatu zen berriro Bertsozale Elkartearen eskutik. Esan bezala, lau urtetik behin gauzatzen da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa, hain zuzen, Txapelketa Nagusia ez dagoen laurtekoaren erdian egokituz.

Aurtengoa irailaren 14an hasi zen eta 15 saio jokatu eta gero, abenduaren 14an Donostia Arenan (Ilunbe) jokatuko den finalarekin amaituko da. Arratsaldeko 17:00etan hasiko da Donostiako finala, eta bertan izango dugu Nerea Elustondo Plazaola legazpiarra beste zazpi bertso-lagunekin lehian.

 

Zuzenean sailkatutakoak:

Puntuazioz sailkatutakoak:

Sarrerak eskuragai

Bestalde, ETB1en zuzenean jarraitzeko aukera ere egongo da. Ilaski Serranok aurkeztuko du saioa, Jon Martin aditua alboan duela.

Albiste guztiak