pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

2025ko egutegiaren aurkezpena
11
Abe
2024

2025ko egutegiaren aurkezpena

Abenduaren 12an, osteguna, arratsaldeko 17:15etan Udaletxeko Batzar Aretoan. Etxeetara banaketa ostegunean bertan hasiko da

 

Legazpiko Udalak argitaratzen duen egutegia berezia izango da aurtengoan ere. 2024. urtearen hasieran, herritarrei galdetu genien zergatik sentitzen ziren Legazpi herriaz harro. Jasotako erantzunekin 12 bozkatuenak aukeratu dira eta horiek dira 2025eko egutegiko hilabeteetan agertzen direnak. Gainera, herritarrek hitz hauek zeintzuk diren jakiten laguntzeko, Legazpiko Bertso Olarien laguntza ere izan dugu.

Hortaz, hilabete bakoitzean Legazpi Herriaz harro egotea egiten gaituen hitz bat asmatu beharko da eta honetarako argazkia eta bertsoa izango ditugu lagun. Hamabi hilabeteetako hitz guztiak egutegiko kontrazalean ere agertzen dira.

Hamabi bertsoak, Legazpiko Bertso Olariek osatu dituzte mimo handiz: Mikele Arizkorreta, Mikel Balerdi, Nerea Elustondo, Jone Narbaiza, Joxe Arizkorreta, Nekane Gonzalez, Asier Iriondo, Lierni Ugarte,Jokin Matxinandiarena, Ibon Sotil eta Ane Beloki izan dira artistak. Egutegian agertzen diren argazkiei dagokienez, Gorka Gómez, Mikel Bravo, Josu Altzelai, Txakel Urarte, Gurutze Langarika eta Legazpiko Udalak egindakoak dira.

Horrela, 2025ko egutegia ere berezia izango da aurtengoan, Legazpiarren parte hartzeari esker herriak harro egiten gaituenak zeintzuk diren erakusten diguna. Hitz hauek asmatzeko ere, orain arte bezala, harro egiten gaituen hitza zein den jakin orduko, udaletxeko lehiaketan parte hartu eta hilabetero zozketa aurrera eramango da, herriko denda eta ostalaritzan gastatzeko 50€-ko bonoa.

Horrela, hilero bertso bat izango da argazkiarekin batera, egutegi berezi hau osatuz.

Eta honen xehetasun guztiak ezagutzeko aurkezpen bat aurrera eramango da abenduaren 12an, osteguna, arratsaldeko 17.15tan Udaletxeko Batzar Aretoan. Aurkezpena irekia izango da herritar guztientzat. Ostegunean bertan ere, herriko etxeetarako banaketa hasiko da.

 

Albiste guztiak