Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai umoregileek ZTANDAP ikuskizun berria sortu dute (hirugarrena), LANKUren produkziopean. Umorea eta generoa ardatz hartuta, bost bakarrizketa josi dituzte ordu beteko saioan.
“Bakean Dagoena Bakean Utzi” eta “Luze edo Motz” emankizun arrakastatsuen haritik, “eztandaP” ikuskizun honetan ere Mirari Martiarenak eta Idoia Torregaraik generoa hartuko dute umoregai eta eguneroko gaiak lehertzen saiatuko dira betaurreko umoreak jantzita. Horretarako orgasmo arrakala, maitasun erromantikoa, señorak eta elkarbizitza izango dituzte hizpide, besteak beste. Kritika eginez, deseraikiz eta barre eginez bazterrak eztanda arazteko prest daude!
- Gidoia eta Zuzendaritza: Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai
- Partaideak: Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai
- Nori zuzendua: Gazteei eta helduei
Sarrerarik geratzen bada, abenduaren 21ean, aretoko leihatilan jarriko dira 18:30etan.
Sarreren prezioa: 5€takoa izango da.