Sustraiak Dantza taldeak 50 urte betetzen ditu 2025ean, eta hori aitzakia harturik “Oso ondo…berriro!” dokumentala egin du.
Apirilaren 4an, ostirala, egingo da dokumentalaren estreinaldia, eta bi saio eskainiko dira, biak doakoak, 19:00etan eta 22:00etan, Legazpiko Latxartegi Aretoan.
Emanaldietarako sarrerak Kultur Etxeko Harreran eskuratu ahal izango dira datorren martxoaren 17tik aurrera, goizez 10:00-13:00 eta arratsaldez 16:00-20:00. Bakoitzak gehienez ere 4 sarrera eskuratu ahal izango ditu eta zein saiotarako nahi dituen adierazi beharko du.