pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Hurrengo larunbatean, martxoaren 22an, Ginkana Sorgintxulo taldearekin. Izen-ematea online martxoaren 20ko 14:00ak arte
15
Mar
2025

Hurrengo larunbatean, martxoaren 22an, Ginkana Sorgintxulo taldearekin. Izen-ematea online martxoaren 20ko 14:00ak arte

 

Hurrengo larunbatean, martxoak 22, arratsaldeko 17:00etan LH-ko 3., 4., 5. eta 6. mailako ikasleek taldean jolasteko aukera izango dute, Sorgintxulo Aisialdi taldeak gidatuko duen Ginkanan. Latxartegi parkean izango da eta eguraldi txarrarekin, Haztegi ikastolako frontoian. Gutxi gorabehera 19:00ak aldera amaituko da ekintza.

 

Izen-ematea online egingo da eta gurasoek bete behar dute, seme-alabek parte hartzeko baimena eman behar dutelako. Epea: ostegunera arte, martxoak 20, 14.00ak arte. Lotura: https://www.legazpi.eus/ginkana-sorgintxulo-taldearekin

 

Ginkana, kalean egiten den taldekako jolasa da. Argibideei jarraituz, taldea osatzen duten pertsonek hainbat proba gainditu beharko dituzte. Orain arteko esperientzia aintzat hartuta, haurrek primeran pasatzen dute, eta parte hartzeko ez ezik, ikusteko ere dibertigarria izan liteke.

 

Haur eta gaztetxoenaisialdian euskararen erabilera bultzatzeko programarenbarruan Legazpiko Udaleko Haur, Nerabe eta Gazteen zerbitzuak antolatutako ekintza da.

 

Ekintza honen inguruan azken ordukoren bat gertatuko balitz, Sorgintxulo taldearekin harremanetan jar zaitezkete: sorgintxulo@gmail.com

 

Albiste guztiak