pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Legazpiko Udalak Landaola Saria jaso du landa garapenarekin duen konpromisoagatik
14
Mar
2025

Legazpiko Udalak Landaola Saria jaso du landa garapenarekin duen konpromisoagatik

 

Legazpiko udalak Landaola saria jaso du erakunde publikoaren atalean Arrobiko erabilera tradizionalak ondare naturalaren kontserbazioarekin uztartzeagatik. Saria, Eric Galvez alkateak eta Edurne Matias landa garapeneko zinegotziak jaso dute. Horrez gain, Arrobi ganaduzale elkarteko, Naturzaindiako eta aldundiko kideak ere bertan egon dira. Sari hauen helburua lurraldeko landa garapen proiektuak eta ekimenak nabarmentzea da.


Sari honek, Legazpiko Udalak landa eremua indartzen duten ekimenen sustapenean egindako ahaleginari eta hartutako konpromisoari balioa ematen die, jasangarritasuna eta herritarren parte-hartzea bultzatuz.


Sortu zenetik, Landaola Sariek landa-eremuen hazkunde orekatu eta iraunkorraren aldeko apustua egiten duten erakunde eta administrazioen lana ikusarazteko balio izan dute, biztanleen bizi-kalitatean eragin positiboa sortzen duten ekintzak aitortuz.


Sari honek Legazpiren papera indartzen du, landa-eremua dinamizatu nahi duten politikak eta proiektuak ezartzeko erreferente gisa, eta agerian uzten du erakundeen eta herritarren arteko elkarlana funtsezkoa dela lurraldearen garapenerako.

 

Udalak proiektu honetan parte-hartutako eragileei egindako lan guztia eskertu nahi die:

 

-Aldundiari eta Etorlurri hasieratik eskainitako laguntza guztiagatik

-Ganaduzaleei eskerrak, espazio honen motorra zaretelako, zuek hasieratik zaudete proiektu honetan eta berebiziko garrantzia dauka egiten duzuen lanak, duzuen inplikazioa sekulakoa da.

-Naturzaindia ere berria izan da kudeaketa honetan baina nola ez, mila esker sortutako proiektuagatik eta elkarrekin kudeaketa hau aurrera eramateagatik

-Bukatzeko, Legazpiko udaleko ordezkari zein teknikariei ere eskerrak nahi die udalak, lan taldeak izan duen inplikazioak berebiziko garrantzia izan duelako, beraz, bihotz bihotzez eskerrak.

Eragile guzti hauengatik posible izan da kudeaketa hau aurrera eramatea eta nahiz eta hasieran erraza ez izan, adostasuna eta elkarlana oinarrian izanik, lortu dugu eremuaren kontserbazioa eta abeltzaintza beharrak uztartzea.

 

 

Albiste guztiak