Martxorako beste emanaldi bat iragarri bazen ere, arazoak izan ditugu eta beraz eskainiko den lana aldatu dugu eta emanaldi egunak atzeratu.
Verdiren “Luisa Miller” eskainiko da martxoan, bi zatitan. Martxoaren 19an eta 26an, asteazkenak, 18:30ean Kultur Etxeko Areto Nagusian.
“Luisa Miller”, Hiru ekitalditan banatutako opera. Musikaren egilea: Giuseppe Verdi (1813-1901). Italieraz egindako libretoa Salvatore Cammaranorena da eta Friedich von Schiller idazlearen “Kabale und Liebe (Azpikeria eta maitasuna)” antzezlanean dago oinarrituta. Napoliko San Carlo Antzokian eskaini zen lehen aldiz 1849ko abenduaren 8an. Verdiren 15. opera da eta bere lehen konposizio aroaren amaieran finkatu dezakegu.
Eskainiko den lanaren nondik norakoak biltzen dituen esku-orria areto sarreran izango da.