pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

San Martineko etxolak dauden lurzorurik handiena erosi du Udalak
17
Abe
2024

San Martineko etxolak dauden lurzorurik handiena erosi du Udalak

Bertan dauden etxolak lehen bait lehen eraitsiko dira       

 

Legazpiko Udalak San Martineko etxolen inguruan dagoen arazoa konpontzeko konpromisoa hartuta duela, aurreko urte bukaeran bere jabetzan zegoen lehenengo etxola bota zuen. Hurrengo hilabeteetan lurjabeekin harremanetan jarri ondoren, geratzen ziren lurren erosketa aurrera eramateko pausoak eman izan ditu, bertako lurzorurik handienaren erosketa gaur goizean bertan gauzatu delarik.

Bizikidetzaren, osasungarritasunaren eta segurtasunaren arazoari irtenbide bat emateko, helburua txabola horiek guztiak eraistea eta herritar guztiek gozatzeko eta erabiltzeko espazio ireki bat lortzea da. Honetarako, behin lurzoru hau Udalaren jabetzan egonda, pauso desberdinak aurrera eramango dira 2025ean zehar.

Horrela, urte hasieran eremu hori berroneratzeko plan bat egingo da. Plan honek hainbat atal izango ditu eta lehenengoa, gaur egun bertan dauden etxolak eraistea izango da, aldi berean, bertan dauden hondakin guztiak kudeatuko direlarik. Bigarren fase batean eremuko errekastoa berreskuratuko da eta ingurua bernaturalizatuko da, herritarren aisialdirako. Lanak 2025.urtean zehar egitea aurreikusten da.             

 

Atzo erositako eremuak 2.958 metro karratu ditu eta 76.000€-en gatik eskuratu du Legazpiko Udalak. Bestalde, San Martineko eremu guztia eskuratzeko lanetan jarraitzen du Udalak, honetarako lursaila bakarra falta delarik; honek ia 1.700 metro karratuko azalera du.

 

Albiste guztiak