Gabon egun hauetan bi erakusketa izango dira ikusgai Kultur Etxeko Erakusketa gelan.
Batetik, Gabon Irudi Lehiaketara aurkezturiko lanak, Arkatza Elkarteak sustaturik joan den abenduaren 14an egin zen lehiaketara aurkeztuak, saridunak barne.
Bestetik, Irule Ehungintza eta eskulan elkarteko kideek, eta kudeatzen dituzten ikastaroetako ikasleek eginiko lanak ere izango dira ikusgai.
Abenduaren 20tik urtarrilaren 3ra izango, 17:00etatik 20:00etara; larunbat, igande eta jai egunetan itxita egongo da.