Legazpiko Udalak Chillidaren urteurrena ospatzeko antolatu dituen ekitaldien artean “Aromak” izeneko kontzertua dugu, hau datorren urtarrilaren 11n aurrera eramango delarik, Latxartegi Aretoan.
Asier Polo, Marta Zabaleta, Edurne Zabalo eta Gorka Hermosak, Blanchard Strings-ekin batera osatuko dute “Aromak” ikuskizun hau, Xegun Altolagirre narratzaile lanetan izango dugularik.
Ekitaldiaren bi saio aurrera eramango dira urtarrilaren 11n: lehenengoa arratsaldeko 13.00etan; eta bigarrena 19.00etan.
Sarrerak 15€-ko prezioa dute, eta hauek aurretik eskuratzeko aukera zabalik da
Sarrera guztiak aurretik saltzen ez badira, egunean bertan Latxartegiko atarian egongo dira salgai.