Atzo banatu ziren 2024ko Gabonetako Erakusleihoen Lehiaketako sariak. Hauek izan dira saritutako saltokiak:
• 1. saria, 500 €-koa: TXIMAK ILEAPANDEGIA
• 2. saria, 300 €-koa: ATTIKO
• 3. saria, 200 €-koa: BETIEDER ESTETIKA ZENTROA
• Herritarrek emandako 200 €-ko saria: MAITIA
Daniela Uribeetxebarriak, Alberto Velascok eta Mikel Okarizek osatutako epaimahaiak lehiaketara aurkeztutako erakusleihoen kalitate handia, eta dekorazioen sormena eta irudimena azpimarratu ditu.
Udalak 18 saltokien lana eta inplikazioa eskertzen ditu. Ekimen garrantzitsu honetan parte hartzeak Legazpiko kaleak animatzen eta herriko merkataritza dinamizatzen laguntzen baitu.
Erakusleihoez gozatu ahal izango dugu Gabonak amaitu arte. Animatu zaitezte ikustera!