Altxa burua Legazpi taldeak aurkeztuta, oraingoan Gurea Erabili Dezakezu kanpainaren berri eman zuen udalak, eraikin publiko, denda eta tabernetan haurrei eta gaztetxoei bertako telefonoa erabiltzeko aukera eskainiz.
Hau azaldu aurretik, garrantzitsua izan da ikastetxe zein gurasoei esker burutu den diagnostikoa. Hauek izan dira emaitza esanguratsuenak: familien artean ardura, mugak jartzeko beharra eta prebentzioaren premia agertu dira. Ikasleak, berriz, kontziente dira pantailak gehiegi erabiltzen dituztela, batez ere sare sozialak, menpekotasun puntu bat dutela, eta badakite erabilera horrek eragina duela gizarte harremanetan eta osasun emozionalean ere. Pribatutasunaren gaiaz ere arduratuta daude.
Gurea erabili dezakezu kanpaina aurrera eramango dugu herrian, merkatariekin eta ostalariekin elkarlanean. Kanpainaren helburua, kalean dabiltzan haurrei eta nerabeei bertako telefonoa erabiltzeko aukera ematea izango da, eraikin publikoetan eta hainbat establezimendutan, horren beharra dutenean. Leku horiek behar bezala identifikatuta egongo dira, honako ikur honekin.
Hurrengo ekintzak
Ekintza planarekin jarraitzeko, Maitane Ormazabal adituak ”mugikorraren eragina osasun mental zein emozionalean” gaiaren inguruko hitzaldia egingo da, urtarrilaren 20an kultur etxean. Gainera, mugikorrik gabeko espazioak edo arnasguneak zehaztuko dira herrian zehar, hala nola, izpien txokoa, ikastetxeak…
Honetaz gain, urtarrilean beste deialdi ireki bat aurrera eramango dugu ekintza plana zehazten joateko.
Udalak guraso zein ikastetxeekin elkarlanean jarraituko du, haurrek eta nerabeek mugikorrik gabe ondo pasatzeko aukera izan dezaten.
Legazpiko Udaletik parte-hartzera animatu nahi ditugu familia, profesional zein interesa duen pertsona oro, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. emailera idatzita.