Gabonetan haur eta familientzako hainbat jarduera egongo dira. Besteak beste, txu-txu trena eta Gabonetako Haur Parkea.
Txu-txu trena bi egunetan arituko da Legazpiko kaleetan, goiz eta arratsaldez. Abenduaren 26an, osteguna eta 27an, ostirala, 10.30etik 14.00etara eta 16.00etatik 19.30era. Doakoa izango da.
Euskal Herria plazatik irtenda Laubide auzoko errotondaraino igoko da eta bertan jaisteko aukera egongo da. Tokirik egonez gero, igotzeko aukera ere emango da.
Bi egun horietan goizeko lehenengo bidaietan, Txu-txu trenak ibilbide berezia egingo du, Eguneko Zentroko, Santikutz egoitzako eta Meaztiko erabiltzaileekin eta haien familiekin.
Gabonetako Haur Parkea
Urtarrilaren 2an eta 3an, Urbeltz pilotalekuan eta Azokan.
Ordutegia honakoa izango da: 10:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 19:30era.
Saio bakoitzerako sarrera 2,5 eurokoa izango da. Goizeko saioagatik 2,5 euro eta arratsaldekoagatik, beste 2,5 euro.
Parkean 2 eta 14 urte bitarteko haur eta gaztetxoentzat jolasak egongo dira. Txikienek arduradun baten ardurapean egon beharko dute.
- Urbeltz Pilotalekuko pistan:
- 2-5 urtekoen gunean: 2 puzgarri eta ludoteka psikomotrizitateko gailuekin, lurzorua moketadunarekin.
- 6-10 urtekoen gunean: txirrista eta puzgarri bana.
- 11-14 urtekoen gunean: Giza futbolina eta “tragabolas”
- Urbeltz Pilotalekuko goiko aldean:
- Joko interaktiboetako pantailak eta futbol-mahaiak.
- Sorgintxulo taldeak bideratutako tailerrak: Makilajea; karetak, postalak eta marrazkiak.
- Azokan: Eski simuladorea, Karsetako zirkuitoa eta egurrezko jolasak.