Ostegunean, abenduaren 26an, 18:00etan, Latxartegi aretoan
haurrentzako ikuskizuna izango dugu: “Azken Festa”
2024 Tomax eta Muxiren azken urtea izango da.
Lagunei agur esateko, emanaldi berezia prestatu dute.
Azken ikuskizun honetan, beren ibilaldiaren
unerik barregarrienak eta ederrenak bildu dituzte.
Sarreraren prezioa bost eurokoa da.
Sarrerak egun berean 17:00etan jarriko dira salgai,
Latxartegi aretoko leihatilan bertan.