San Nikolas bezperan Legazpin herriko gaztetxoek erronda egiten dute, ikasle batek interpretatzen duen gotzaia gidari dutela. Hori dela eta, abenduaren 4ean, asteazkena, 17.30ean Laubide oinezkoentzako gunetik abiatuko da erronda. Eguraldi txarra balitz, jarduera osoa Azokan egingo litzateke.
San Nikolas egunak, abenduak 6, Eguberri festen zentzua eta urtemugaren gertutasuna burura dakartza. Badirudi gaur egun Legazpin San Nikolas abestaldeak egiten duen ibilaldia bere abesti, jantzi eta ohituretan, Arrasatetik ekarria dela, abestietako batean halaxe kantatzen baitugu: “Udalaitzen sortua”.
Aurten, Alen Gonzalez Jimenez, Olazabal institutuko DBH1eko ikaslea, izango da San Nikolas. Ibilbidean zehar Doinua Musika Eskolako musikariak bide-lagun izango ditu, baita herriko ikastetxeetako ikasleak ere. Hala eta guztiz ere, udalak herritarrei dei egiten die eguneko koplak kantatzera ager daitezen, familian, lagun artean,… gurea den ohiturari eutsi ahal izateko.
Erronda amaitzean, txokolate beroa banatuko da parte hartzaileen artean eta bertaratzen diren guztiei.
- IBILBIDEA:
Laubide oinezkoentzako gunea(hasiera eta geldiunea) - Santikutz kalea
Santikutz egoitza (geldiunea) - Santikutz kalea- Kale Nagusia (geldiunea)
Euskal Herria Plaza (geldiunea) – Azoka (geldiunea eta amaiera)
- Eguraldi txarra balitz, 17.30ean Azokan.
Esku-orrian, abestuko diren kantak eta ospakizunaren zergatiaren inguruko azalpenak