pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Legazpiko Udalak 150 landare banatuko ditu doan
02
Abe
2024

Legazpiko Udalak 150 landare banatuko ditu doan

Asteazkenean banatuko dira, beste bizi-aukera bat emateko eta hondakin bihur ez daitezen       

 

 

Egun hauetan udako denboraldiko landareak kendu dira herriko lorategietatik, laster negukoak jartzeko. Orain arte, urtaro aldaketarekin lorategietatik kentzen zituzten landareak Sasietako zabortegira eramaten ziren. Beste bizi-aukera bat emateko eta, aldi berean, hondakin bihur ez daitezen, Udalak 150 ale banatuko ditu herritarren artean, doan.      
Besteak beste, udal langileek dragoi-begoniak kendu dituzte lorategietatik, eta bihar, asteazkena, herritarrei doan banatuko dizkiete udaletxearen atzealdean (eguraldi txarra egiten badu Azokan), 12:00etatik aurrera. 150 landareak datozen egunetan herrian landatuko diren neguko loreak zeramatzaten loreontzietan banatuko dira. Horrela, lorategietatik kendutako landareei beste bizi-aukera bat emateaz gain, loreontzi horiei ere emango zaie erabilera.
Hortaz, Udalak herritarrei dei egiten die asteazken eguerdian plazara hurbil daitezen ale horietakoren bat jasotzera. Herritarrei beren poltsarekin joateko eskatzen zaie.      

Nola zaindu dragoi begoniak
Landare honek zainketa gutxi behar ditu, baina oso espezifikoak hainbat urtez mantentzeko. Kontuan izan behar da udaberri-udako landarea dela; beraz, neguari eutsi diezaiokeen arren, ez du 0 gradutik beherako izotzik jasaten. Hala, etxe barruan gorde beharko da izozteek irauten duten bitartean.   
Nola ureztatu dragoi begonia bat?   
• Karerik gabeko ura erabili (euri-ura edo edateko ura).     
• Substratua goiko aldean lehor sentitzen denean bakarrik ureztatu.        
• Ez busti hostoak edo loreak gaixotasun fungikoak prebenitzeko. 
• Ez utzi ura substratuan edo oinarri-platertxoan geratzen.
• Neguko denboraldia igarotakoan, arrasean kimatu, kimu berriak ernetzen has daitezen.

 

 

Albiste guztiak