pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Haize-orraziaren sehaska-kanta
03
Abe
2024

Haize-orraziaren sehaska-kanta

Chillidaren 100.urteurrena ospatzeko, Legazpìko Udalak eta Lenbur Fundazioak bultzatuta, musika, poesía eta irudia uztartzen dituen emankizuna ikusteko aukera aparta duzue

 

Emanaldian, Pello Ramirez, musikaria, eta Andoni Salamero, olerkariak, sortutako emankizunean ere Legazpiko Ikatza Argazki Elkarteak parte hartuko du, haien irudi zoragarriak aurkeztuz.

 

Emanaldiak, Chillidaren irudi ospetsuaren, “Haize-orrazia”-ren, kanta izateaz gain, irudiarekin bat egiten duten bestelako elementuen gorazarrea izan nahi du, alegia, imajina bera biltzen dituen suarena, metalarena, urarena, harkaitzarena, lurrarena, eta jakina, elkar hartze sakonean, irudia itxuratuz joan zen irudigile edo eskultorearena. Naturari egindako omenaldi berezia da emanaldi hau.

 

Hitza, irudiak, txeloaren hala nola bestelako instrumenturen-shakuhachiaren, soinu-handiaren…- bidez, girotuko dugu sentikari hauxe.

 

Fitxa artistikoa:

  • ANDONI SALAMERO: hitza
  • PELLO RAMIREZ: txeloa, shakuhachia, soinu-handia
  • IKATZA ARGAZKI ELKARTEA: irudiak

Emanaldia doakoa izango da

Eguna: 2024-12-08

Tokia: Kultur etxeko areto nagusian.

Ordutegia: 12:00etan, aretoko ateak 11:30etan irekiko dira.

 

Albiste guztiak