Azaroaren 23an Hondarribin ospatu zen 6. Euskal Herriko Aurresku Txapelketa Nagusia. Aurtengoan ere Legazpik ordezkariak izan ditu bertan: Sustraiak Dantza taldeko Irati Olaizola, Amaia Azpeitia eta Naroa Sanchez. Hirurek lan bikaina egin zuten, eta Irati Olaizolak 3. postua lortu ere bai!
Hona eguneko emaitza:
1- Mattin Etxebeste (Oiartzun)
2- Mikel Esnaola (Lezo)
3- Irati Olaizola (Legazpi)
Zorionik beroenak dantzari eta prestatzaileei.