Bikuña kiroldegian partidu ugari aurrera eramaten dira asteburuetan eta kiroldegiko sarrera nagusian sarbide arazoak sortzen dira jende pilaketak direla eta. Arazo hauek saihesteko asmoz, ikusleek kiroldegiko goiko sarrera erabiliko dute hemendik aurrera. Hau da, partiduak ikustera joaten direnak, Kiroldegia eta futbol zelaia artean dagoen bidetik joan eta bertan dagoen atetik sartuko dira. Kirolariak ate nagusitik sartzen jarraituko dute.
Aldaketa honekin eta herritarren segurtasuna bermatzeko, Kiroldegia eta futbol zelaiaren artean dagoen bidea oinezkoentzat soilik izango da asteburuetan. Hau horrela izanda, eta autoen eta oinezkoen elkarbizitza segurua bermatzearren, asteburuetan ezingo da ez bide honetan aparkatu ezta ibilgailuarekin sartu ere; salbuespen bakarra Damata etxeko bizilagunak dira.
Astean zehar normaltasunez erabili ahalko da.