Abian da aurtengo Gabonetako Erakusleiho-lehiaketa! Udalak antolatzen duen lehiaketa horren helburua da kaleetan festa-giroa sortzea, herritarrek apaindutako erakusleihoez goza dezaten, eta, aldi berean, Legazpiko saltokietan erosketak egitera animatzea.
Aurten, berrikuntza moduan, parte-hartzaile bakoitzak 50 €-ko laguntza jasoko du materiala eta argindarra ordaintzeko. Lau sari emango dira: plaka oroigarri bat eta diru-sari bat, honela banatuta:
Lehenengo saria: 500 €.
Bigarren saria: 300 €.
Hirugarren saria: 200 €.
Herritarren saria: 200 €.
Saria nori eman erabakitzerakoan honakoak hartuko dira kontuan: irudimena, orijinaltasuna eta publizitate-mezuak ikusleengan duen eragina. Modu berean, parte hartzen duen erakusleihoaren kalitatea eta Gabonetako giroarekin duen lotura baloratuko dira.
Lehenengo hiru sariak epaimahai aditu batek erabakiko ditu, eta herritarren saria bozka bidez emango dute herritarrek.
Erakustaldia abenduaren 9an hasi eta urtarrilaren 6ra arte luzatuko da, biak barne, eta erakusleihoa lehenengo egun horretarako egon beharko da jarrita.
Parte hartu nahi duten establezimenduek esteka honetan eman dezakete izena:
Edo telefonoz deitu 943 737030
283 luzapena (Susana Torregaray)