Euskara zerbitzuak JOLAS MOLAZ izeneko erakusketa-tailerra antolatu du, euskarazko jostailu berrienak eta erakargarrienak gurasoen eta haurren esku jarriz.
Helburua, atera berri diren euskarazko jostailuak, erosi edo eskatu aurretik, nolakoak diren, nola jolasten den eta gustuko dugun edo ez jakitea da.
Tailer gidatuak izango dira. Bi begirale egongo dira, parte-hartzaileei jolas ezberdinetan nola jolasten den azalduko diete eta haurrekin jolastuko dira.
Bi egunetan eskainiko da tailerra:
- Azaroaren 27an, asteazkenean, eta
- Azaroaren 28an, ostegunean
Tailerrak euskaraz izango dira honako lekuan eta ordutegian:
Tokia: Kultur etxeko areto nagusia
Ordutegia: 17:00etatik 19:00etara
Familian etortzera gonbidatzen zaituztegu.