Legazpiko Udalak gogotsu iragarri nahi du "Izpien txokoa" espazio berriaren irekiera 0 eta 3 urte bitarteko seme-alabak dituzten familia legazpiarrei zuzendua, jolasa, sormena eta ikaskuntza sustatzeko espazioa izanik. Proiektu hau Udalak herriko familiekin duen konpromisoaren parte da, leku estali, seguru eta dibertigarri bat eskaintzen duelarik, non txikienek euren garapenaz gozatu ahal izango duten.
Haurrentzat pentsatutako espazioa
"Izpien txokoa" tokiko hainbat eragilerekin egindako lanari esker definitu da, hala nola, haurreskolekin, ikastetxeekin eta Doinua Musika Eskolarekin; zehazki, Agirre-Etxeberriko areto handiaren espazioa diseinatu da eta bertan 4 txoko ezberdin bereizi dira:
- Motrizitate-txokoa: Montessoriren zurezko materialekin, motrizitatea garatzeko.
- Esperimentazioaren txokoa: zentzumen-blokeak, altxor-kutxak, botila sentsorialak, musika-tresnak...
- Lasaitasunaren txokoa: txoko honetan, ukimena, gozotasuna, trukea, lasaitasuna... landuko dira.
- Txoko artistikoa: sormenean murgiltzeko baliabideak emango dira.
Zerbitzu berri honek familientzako topagune eta Legazpiko haurren ongizaterako eta hezkuntzarako funtsezko baliabide ere izan nahi du.
Zerbitzuaren ordutegia astelehenetik igandera izango da, 9:30tatik-20:30ra, eta uztailaren hasierara arte egongo da zabalik.
Udaleko Hezkuntza zerbitzuak sortu eta sustatutako gune hori zerbitzuan interesa duten familiek kudeatuko dute.
Abenduaren 2an hiru saio antolatuko dira zerbitzuaren funtzionamenduari buruzko informazioa emateko. Bilera hauetara bertaratzeko Interesa duten pertsonek galdetegi honen bidez eman dezakete izena, bileraren ordua aukeratuz.
Galdetegia betetzeko azken eguna azaroak 26 izango da.