pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Patricio Echeverriako langileek Radio San Sebastián Bikaintasunaren Saria jaso zuten atzo
07
Aza
2024

Patricio Echeverriako langileek Radio San Sebastián Bikaintasunaren Saria jaso zuten atzo

Sari hauek gizartearentzat eredugarriak diren Gipuzkoako pertsonak, enpresak edo erakundeak saritzen dituzte

 

Aurten, Eduardo Chillidaren 100 urteurrenean, "Artea eta Kultura" saria eman zaie "Eduardo Chillidaren Artisauei". Sari banaketa ekitaldian, Gipuzkoako artearen eta industriaren arteko lotura nabarmendu zen. Era berean, Patricio Echeverriako langileek "Haizearen Orrazia" bezalako lan enblematikoak gauzatzeko egin zuten lan garrantzitsua nabarmendu zen; izan ere, lan horiek erronka teknikoa izan ziren eta gure herritarren lan onaren erakusgarri dira.

Ondare horrek bizirik dirau Chillida Lantoki museoan. Gune aparta da, bakarra, museo bihurtutako lantegi zahar bat, arteak eta industriak duten harremana erakusten duena.

 

Kursaal jauregian gauzatu zen sari banaketan, Eric Galvez alkatea, Amaia Aizpurua Turismo zinegotzia, eta Agurtzane Elustondo Lenbur Fundazioko zuzendaria izan zituzten bidelagun. 

Albiste guztiak